Egunero
eroso
bizitzeko
Eroso bizitzea herritarron behar praktikoak eta funtzionalak asetzea da, eguneroko mugikortasun, azpiegitura eta arretarako baliabide eraginkorrak eraikiz, bai auzoetan, bai erdigunean. Herrian lasai, seguru eta eroso ibili, mugitu eta bizitzeko neurriak hartzen jarraituko dugu.
-
Maximo Moreno parkea eta ibaiaren ertza egokitu, aisialdirako gune gisa erabiltzeko.
-
Lur azpiko aparkalekua Ibarluzen, erdialdean oinezkoentzako guneak irabazteko.
-
Auzotaxi zerbitzua martxan jarri, Galdabusaren osagarri gisa.
-
Txomin Egileor kalea eraberritu, tren geltokira eta Zuhatzuko kirolgunera doan bidea atseginagoa eta seguruagoa izan dadin.
-
Musika eskolaren aurreko gunea plaza gisa eraberritu eta estalkia jarri.
-
Argiztapena eta asfaltatuak hobetu, dagozkion azterketetan ezarritako beharren arabera.
-
Gumuzio Garapen Zentroa martxan jarri: Galdakaoko enpresa sarearentzako bilera eta lan gunea.
-
Auzoetarako irisgarritasun eta aparkaleku proiektuak, Urtebieta eta Olabarrietan hasita.
-
Hirigintza plangintza berria egiteko urratsak eman. Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren hasierako onarpena.
-
Hirigintza plangintza berria egiteko urratsak eman. Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren hasierako onarpena.
-
Torrezabal Kultur Etxeak 30 urte: areto nagusia eraberrituko da eta beste espazio batzuk hobetzeko plangintza egingo da.
-
Aperribain N-634 errepidearen gaineko pasabidea eraitsi eta berria eraiki./h3>
-
Txakurrentzako espazioak berrantolatu.
-
Parkeetan eta hezkuntza espazioen aurrean estalkiak instalatu.
-
Usansoloko kaleen bideragarritasuna eta mugikortasuna antolatu.
-
Oinezkoentzat Gorosibairako bidea hobetu, zubia egokitu eta pasabidean igogailua jarri.