Egunero oparo bizitzeko

 

Egunero osasunez bizitzeko

 

Egunero eroso bizitzeko

Egunero oparo,
osasunez eta
eroso bizitzeko.

Oparo, denetariko kultur eta merkataritza eskaintza dugulako hemen bertan. Osasunez, kirola egiteko ez ezik elkar zaintzeko ekimenak ari garelako garatzen elkarrekin. Eta eroso, gure azpiegitura eta baliabide publikoek egunerokoa errazten digutelako.

Galdakao da gure erdigunea. Bertatik irten beharrik gabe, gure behar guztiak asetzeko aukera eskaintzen digun hiria.

Gogoko dugu beste edonon ibiltzea, baina Galdakao da gure herria. Hemen dago gure eguneroko bizitza. Eta harro gaude galdakoztarrak izateaz.

Egunero
oparo
bizitzeko

Oparo bizitzeko moduko herria norberaren beharrak zein behar kolektibo eta sozialak asetuko dituen herria da. Inor atzean utzi gabe, pertsona guztiei aukerak bermatuko dizkiona.

osasunez-bizitzeko

Egunero
osasunez
bizitzeko

Osasuntsu bizitzea herritarron behar fisikoak eta afektiboak asetzea da, ongizatea dakarten aisialdi, kirol eta zaintza zerbitzuak partekatuz. Naturarekiko lotura ezinbestekoa da bide horretan: natura zaindu eta bizi, geure burua eta etorkizuna babesteko. Herri iraunkorragoa utzi nahi diegu etorkizuneko galdakoztarrei.

egunero-etxetik-bizitzeko

Egunero
eroso
bizitzeko

Eroso bizitzea herritarron behar praktikoak eta funtzionalak asetzea da, eguneroko mugikortasun, azpiegitura eta arretarako baliabide eraginkorrak eraikiz, bai auzoetan, bai erdigunean. Herrian lasai, seguru eta eroso ibili, mugitu eta bizitzeko neurriak hartzen jarraituko dugu.